Asteartean, hilak 21, "Meanguera, libre de analfabetismo" hitzaldia eskainiko du Zizurkilen bisitan dugun Meanguerako alkateak, Giovani Diaz-ek. Segundo Montes komunitatea barnean duen Meanguera herriko egunerokoa ezagutzeko hitzaldi baliagarria izango da. Asteazkenean, hilak 22an berriz, bideo emanaldiak izango dira, "Retorno a Morazan" dokumentala eta zenbait filme labur ikusteko aukera izango da. Biak iluntzeko 19:00etan izango dira Atxulondo Kultur Etxean. 20 urte eta gero, senidetzea sendotzen.