20 urte betetzen dira aurten Aiztondo bailara El Salvador-eko Segundo Montes Komunitatearekin anaieratu zenetik. Urteurren borobila ospatu asmoz, aurtengo "Maiatza saltsan" anaieratzearen inguruan ardaztu zuten Zizurkilgo Udalak eta kultura batzordeak. Helburua, 20 urte hauetan anaieratzeari esker burutu diren proiektuak ezagutarazi eta senidetzea bera gizarteratzea izan dira. Horren harira egindako ekitaldien argazkiak bildu ditugu amaitzeko. Besteak beste, Segundo Monteseko egin dituzten bisiten argazkiak (ikastetxeetara, Basque culinary center-era...), emandako hitzaldienak eta nola ez ospakizunen argazkiak.
Argazkiak kontsultatzeko HEMEN
Anaieratzeari buruz, Euskal Fondoa-ko kideek egindako bideo laburra ere ikusgai duzue HEMEN
20. urteurrena borobila izan da, ea beste 20 betetzen ditugun eskutik, elkarri lagunduz, elkar aberastuz.