ZIRKULAZIO ZERGA 2013

2013ko otsailaren 20an, Alkate Dekretuaren bidez, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren 2013 urteko Errolda onartu da, eta hala, jendaurreko informaziora jartzen da, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluan xedatutakoa betez. EPEA HILABETE BATEKOA izango da, dagokion iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

 ZERGABILKETA EPEA: 2013ko martxoaren 1etik apirilaren 5era (biak barne).

 Helbideratutako ordainagiriak 2013ko apirilaren 5ean pasako dira kontutik.

 Ordainketa lekua: Kutxa, Euskadiko Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa eta La Caixa, entitate lankideetan.

 Bestetik, garbi geratzen da aipatutako zergabilketa epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badira, prozedura exekutiboaren bitartez eskatuko direla eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesak eta, bidezko balitz, sor daitezkeen kostuak gehituko direla.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.