Bando bidez zabaldutako oharrean salatzen da “Huyck Wangner (Perot) multinazionaleko zuzendaritzak Zizurkilgo lantegia ixteko hartutako erabakia. 76 langile kalean uzteko erabakia hartu du, horretarako Espainiako Gobernuaren erreforma laborala baliatuz, hau da, langileei lan egindako urteko 20 eguneko ordainsaria soilik eman nahi die” Horrez gain, nabarmentzen du enpresa “erabat bideragarria dela eta irabaziak izan dituela azken urteetan. Honek guztiak, argi uzten du erreforma laboralak langilea erabat babesgabe uzten duela patronalaren aurrean, aurrez salatu izan dugun moduan”.
Babesa langileei
Idatziaren amaieran langileengana zuzentzen da, “Udal gobernu honek, babes osoa adierazi nahi die 76 langile horiei, eta Udalaren bitarteko eta laguntza eskaini behar dutenerako. Era berean, zizurkildarrei dei egiten diegu antola litezkeen mobilizazioetan parte hartzera. Enplegu duinaren defentsa guztion zeregina baita”.