P.M. Otañoko ikasleek Agenda 2030 programan landutako esku-hartze plana aurkeztu dute Udalean

Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten Zizurkilgo eskolako ikasleak burubelarri aritzen dira ikasturte guztian zehar Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzen.

Azken bi urteetan “Energia: bizitzaren motorra” izan dute ardatz, eta gaur Zizurkilgo Udalean izan dira landutakoaren emaitzak aurkezteko. Maite Amenabar alkateak ikasleak zoriondu ditu egindako lan guztiagatik eta jakinarazi du Udalak konpromisoa hartzen duela ekimen horiek aplikatzeko: “Ikasleek diseinatutako eta oparitutako piktogramak Udal eraikinetan jarriko ditugu”. Beraz, zizurkildar gaztetxoen lanak herrian zehar ikusteko aukera izango da datozen egunetan.

“Udala urrats txikiak ematen ari da energía alorrean, eta herrian ahal bezainbeste energía aurrezteko lanean jarraituko dugu. Guztion arteko lankidetzak indarra ematen digu”, azpimarratu du Amenabarrek.

Energia aurrezteko ahaleginen artean, Zizurkilgo Udalak auto elektrikoak kargatzeko bi entxufe jarri ditu herrigunean eta beste bi Danenako aparkalekuaren ondoan. Gainera, epe laburrean eraikin publikoetan jarritako eguzki-plakak emaitzak ematen hastea espero dela aitortu du alkateak.

Gaur Udalean egindako aurkezpenean argi geratu den bezala, energiaren kontsumoa zizurkildar guztion ardura da. Gazteek aho batez aldarrikatu dute mezua: Energia aurreztu!


Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.