Uholdeen aurrean, udalbatzaren mezua eta eskariak

Zizurkilgo Udalbatzak ohiko bilkura zuen otsailaren 27an, uholdeak izan ziren egunean.

Ondoko erakunde adierazpena onartu zuen udalbatzak EH Bildu eta PSEren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin:

 

Zizurkilgo Udalbatzak, gaur, otsailaren 27an izan diren uholdeen aurrean, honakoa adierazi nahi du.

1-Elkartasuna azaltzen diegu kaltetutako herritarrei eta Udal baliabideak euren eskura jartzen ditugu.

2-Udal langileei eskerrak eman nahi dizkiegu, jende mugimendua errazteko, trafikoa kontrolatzeko eta kalteak gutxitzeko egindako lanagatik.

3-Ura agentziari eskatzen diogu Asteasu Errekaren berbideratze proiektuari ekiteko, Zizurkilen uholdeen errealitate gordina atzean uzteko ezinbestekoa delako. Eta uholdeei aurrea hartzeko inbertsioetan egin beharreko jarduerak egin daitezela eskatzen dugu, gaur gertatutakoa berriro ere gerta ez dadin.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.