Jakina da azken urteetan elektrizitateari eta gasari lotutako fakturek izandako gorakada eta horrek kalteberak diren sektoreetan eragin dituen arazoak. Halako egoerei aurre
egiten laguntzeko asmoz, Tolosaldea Garatzenek energia-bulegoa abiarazi zuen duela urte bete. Tolosaldea eskualdeko energia-bulegoaren helburuen artean dago
kultura energetiko berri bat herritarren artean zabaltzea eta horretarako beharrezkoa da lehenik eta behin herritarrak ondo informatuta egotea eta
informazio hori ahalik eta gardenena izatea.
Ildo honetan, Tolosaldea Garatzenek beharrezkoa ikusi du familia zaurgarrienei zuzendutako kanpaina bat abiaraztea eta kanpaina horretan energia-gastuei aurre egiteko bonu sozialaren berri ematea. Izan ere, kanpaina honen bidez bonu
elektrikoari eta bonu termikoari buruzko informazioa zabalduko du eskualdeko garapen agentziak 28 herrietako gizarte zerbitzuetan kartel eta triptikoak jarriz, edo web orriaren bidez. https://www.tolosaldeagaratzen.eus/energia-bulegoa/ da informazioa lortzeko helbidea.