Garaian garaiari lotutako gaiak jorratzeko egitasmoa abiarazi dute Plazida Otaño liburutegian. Naturaren taupaden erritmoan" ekimena martxan jarri dute naturari lotutako ohitura eta tradizoen inguruan jarduteko. Urrian eta azaroan hasiko dira udazkeneko saioekin.
Urriaren 21ean jarriko da martxan ekimena, Edurne Mitxeok eskainiko duen ipuin kontaketa saioarekin. 11:30etan hasiko da kontaketa, Plazida Otaño liburutegian. ‘Gau beltza’ izango da kontaketako gai nagusia.
Urriaren 31n, asteartearekin, heriotza izango dute hizketagai, liburugutegian antolatutako mahai inguruan. Euskal kulturan eta beste kultura batzuetan heriotzak duen presentzia edota haren inguruko errituak izango dituzte aztergai. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa: Zizurkildarrak izango dira parte-hartzaileak:
|
Eta hilabete honetako zikloari amaiera emateko, azaroaren 7an ‘La acabadora’ liburuaren inguruko tertulia egingo dute Monica Leivarekin. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa, Plazida Otaño liburutegian.