Abiatu da 2023ko Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketa

XXII. ediziora iritsi da dagoeneko Teodoro Hernandorena Ipuin lehiaketa. Euskaraz idazteko ohitura sustatzea da lehiaketaren helburu nagusia eta, parte-hartze handia izaten du urtero-urtero.

6 urtetik aurrerako idazleei zuzenduta dago eta 5 kategoriatan banatutzen da; haurretatik hasi, eta helduen mailara bitarte. Lanak aurkezteko aukera egongo da udal-bulegoetan, azaroaren 17ra bitartean.
Lan bakoitzaren 2 kopia aurkeztu beharko du partaide bakoitzak. Irudian, lehiaketako oinarriak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.