Herriko parkeak berritzen joateko konpromezua hartua du Zizurkilgo Udalak. Bide horretan, lan ezberdinak egingo dira egunotan Ubareko helduen parkean.
Egoera kaskarrean zegoen lurzoru zaharra kendu, eta berria jarriko da. Udaleko brigadako langileak dagoeneko ari dira lurzorua kentzeko lanetan eta, datozen egunetan jarriko da berria.
Horrez gain, parkea inguratzen zuen hesia ere egoera txarrean zegoen eta berria jarriko dute hura ordezkatzeko.
Parkea itxita egongo da lanek iraun bitartean.
Barka eragozpenak!