Euskaldunen ahalduntze tailerra, Zizurkilen

‘Euskaraz bizi gaitezke’ izeneko euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak, urrian. Doako tailer horretan izena ematen duenak euskaraz bizitzeko topatzen dituen zailtasunei aurre nola egin landuko du. Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean izango dira saioak eta urriaren 3an hasiko da tailerra. Hamabostean behin, astearteetan izango dira saioak, eta abenduaren 12an amaituko dira. 18:00etatik 20:00etara izango dira saioak, eta guztira sei hitzordu izango dira.

Saioek bi zati izango dituzte, bata praktikoa, eta bestea teorikoa. Tailerrean parte hartzeko beheko galdetegia bete behar da, eta argibide gehiago nahi dituenak 943 65 50 04 zenbakira dei dezake edo  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi. Galtzaundiren bulegoan ere informazio eskuratu daiteke, baita izena eman ere.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.