Zabalik da Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea

Kafetxo bat hartuz, paseotxoa emanez..., astean ordubetez elkartu, eta euskaraz aritzeko aukera eskaintzen du Mintzalaguna egitasmoak. Ikasturte berriarekin, abiatu da aurtengo edizioa. Urte asko dira ekimena martxan jarri zela, eta euskaraz trebatu nahi dutenak, nahiz euskaldunak elkartzea du helburu, euskaraz hitz egiteko espazioa sortuz.

Atzo aurkeztu zuten aurtengo edizioa Iruran, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera. Zizurkilgo Udal Bulegoetan egin daiteke, eta baita Galtzaundi elkartean ere. Bidelariak eta bidelagunak elkartuko ditu ekimenak, astean ordubetez elkartu eta euskaraz aritzeko aukera izan dezaten.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.