Zabalik dago euskara ikasteko izen-ematea

 

Tolosako Aitzol euskaltegiak eta Tolosaldeko AEK-k 2023/2024 ikasturteko ikastaroen aurkezpena egin dute gaur. Eskualdeko hamar herritan izango da euskara ikasteko aukera, tartean Zizurkilen.

Tolosaldeko AEKko zuzendari den Diana de Castro etak eta Aitzol euskaltegiko Ainara Arakamak eman dituzte azalpenak eta bertan izan dira eskualdeko hainbat udal ordezkari. Herritar ugari euskaldundu da Tolosaldeko euskaltegietan, baina badira oraindik ere pauso hori eman ez dutenak, badira euskaltegietara inoiz gerturatu ez direnak, oraindik euskarara gerturatu ez direnak. Eskualdeko biztanleen %14 da erdalduna gaur egun, eta bereziki herritar horiei dei egiteko eta euskara ikastera animatzekoa probetxatu nahi zian dute gaurko agerraldia euskaltegietako ordezkariek.

Herritar guztiei egokituta ikastaroak eskaintzen dituzte bi euskaltegiok. A1 mailatik, C2ra arteko ikastaroak daude aukeran, hau da, euskara oinarri oinarritik ikastetik hasi eta goi mailaraino lantzeko aukera izango da eskualdean.

Diru-laguntzak

Matrikulazio epea zabalik dute bi euskaltegiek, irailaren 20ra arte. 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta, diru-laguntzak daude izena ematea erabakitzen duten herritarrei zuzenduta: Kasu batzuetan, ikastaroen %100 ere ordaintzen zaie ikasleei, lortutako helburuen edo baldintza batzuen arabera. Udal bulegoetan jaso daiteke informazio osoa.

Ikastaroetan izena emateko, telefono zenbaki honetara deitu 943 59 17 04 edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi behar da.

 

Hauxe da Zizurkilgo euskara ikastaroen eskaintza:

-        Hastapen maila:

Astelehena, asteartea eta osteguna, 15:00-17:00 (AISA- Kanpoko jatorria duten herritarrentzako harrera ikastaroa)

-        Oinarrizko maila:

Astelehena, asteartea eta osteguna, 15:00-17:00 (A2)

-        Erdi-maila:

Astelehena, asteartea eta osteguna, 15:00-17:00 (B1)

Astelehena, asteartea eta osteguna, 09:30-12:00 (B1 eta B2)

 

Aiztondo eskualdea

Inguruko herrietan ere bada euskara ikasteko aukera:

-        Hastapen maila:

Asteasu: astelehen eta asteazken. 18:30-20:30 (AISA)

Villabona: astelehen, astearte, ostegun. 15:00-17:00 (AISA)

-        Oinarrizko maila:

Villabona: Astelehen, astearte, ostegun. 09:30-12:00 (A1 eta A2)

-        Erdi-maila

Villabona: Astelehen, asteartea eta osteguna. 09:30-12:00 (B2)

-        Goi-maila

Villabona: astelehen, astearte eta ostegun. 09:30-12:00 (C1)

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.