Irailaren 4an jokatuko da Kros Mistoa

Urteroko kirol hitzordua heltzear da dagoeneko. Jendetza erakarri ohi du kros mistoak,  bai parte hartzera, baita bide bazterretatik lasterketa jarraitu zein korrikalariei animoak ematera.

Irailaren 4an, arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera krosari. Helduen lasterketa nagusiaren aurretik, 2010ean edo geroztik jaiotako haurren lasterketa egingo da.

Izena emateko, nahikoa izango da irteera-helmuga ingurura gerturatzea. 18:00ak inguruan zabalduko dute izen-emate mahaia.

Herria zeharkatzen duen ibilbideari lau itzuli eman beharko dizkiote korrikalariek, guztira 5 kilometroko ibilbidea osatuz.

Jai giroa piztu ohi du kros mistoak herrian eta, ondoren barrikotea egingo da. Irailaren 6an emango zaio hasiera ofiziala, txupinazoa botaz.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.