Bulandegiko igogailua manipulatu dute egunotan

Bulandegiko igogailua era desegokian manipulatu du norbaitek azken egunetan. Ateak erabat zabalduta, oso modu arriskutsuan utzi dute igogailua; eroriko larriren bat gertatzeko gisan. Herritarren segurtasuna arriskuan jarri da, eta hori ez da zilegi.

Behin baino gehiagotan errepikatu da jokabide hori eta Udalak salatu egin nahi du zizurkildarren segurtasuna arriskuan jartzen duen portaera.

Zizurkilgo Udalak, igogailuaren ardura duen enpresarekin batera, dagozkion neurriak hartu eta egunez eguneko jarraipena egingo dio igogailuari. Nolanahi ere, kontuz ibiltzeko eskaera luzatu nahi die erabiltzaileei.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.