Zizurkilgo Udalak Bando bidez jakinarazi duenez, Frantziako Tourrak eragin zuzena izango du herriko trafikoan eta hondakin bilketan. Asteasuko errepidea, Ernio Bidea eta Bulandegi ibilbideak itxita egongo dira eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte. Hala dio herrian banatutako bandoak: "GI-2631 (Alkizako bidegurutzetik Pasuseko biribilguneraino) eta GI-3610 (Bulandegi bidea Adunaraino) errepideak TRAFIKOARI ERABAT ITXITA geratuko dira, eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 17:00etara. Ordutegi horretan, boluntario zein langileen gomendioak eta aginduak errespetatzeko gonbitea ere luzatzen dizugu".
Hondakinen bilketari lotuta ere zenbait aldaketa egin beharko da. Esaterako, Pasuseko errotondako zaborrontziak baztertu egingo dira. Hauek Ernio Bidea 11 ondoko aparkalekuan kokatuko dira aldi baterako. Aldaketa horiek ekainaren 30ean egingo dira.
Bestalde, organikoaren bilketa eguna ere aldatuko da Elbarrenan. Uztailaren 2an, igandean, egin beharko litzatekeen organikoaren bilketa uztailaren 3an, astelehenean, egingo da, ohiko ordutegian