Asteburua ate joka da, eta oraingoan ere izango da zertaz gozaturik. Bihar, ekainak 9, antzerki tailerrean parte hartu duten gaztetxoen emanaldia izango dugu. 19:00etan hasiko da saioa, Atxulondo kultur etxean. Ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute ikasle gazteek, antzezlan ederra eskainiz.
Ostiralean bertan, 18:00etatik aurrera eta ‘Eskuetatik eskuetara, etxeetatik plazara’ ekimenaren baitan, lehen sorospenen inguruko saioa eskainiko dute Plazaetxeberri eraikinean. Herribizigune elkarteak antolatutako saioak izaten dira eta hilean behin egiten dituzte, gai ezberdinak jorratuz. Herritarrek eskaintzen dituzten saio hauek, bakoitzak duen jakinduria edo trebakuntza gainerakoei eskainiz.