Tourra Zizurkilen, uztailaren 2an

Uztailaren 2an Zizurkildik pasako da Frantziako Tourra. Gasteizen hasi eta Donostian amaituko da etapa eta ia 209 kilometroko luzerako ibilbidea bete beharko dute txirrindulariek. Alkizatik behera, Asteasuko errepidean barrena iritsiko da lasterketa Zizurkilgo kaleetara. Erniobidea eta Bulandegi zeharkatuta, Aduna aldera hartuko dute txirrindulariek. 15:40ak aldera espero da Tourra Zizurkildik igarotzea.

Trafikoan eragin zuzena izango du kirol ekitaldiak. Txirrindulariak iritsi aurretik, karabana luzea pasa ohi da eta trafikoa itxita egongo da, eguerditik hasita, hainbat orduz. Lasterketa hasi baino lau ordu lehenago moztuko dira errepideak. Asteasuko errepidea, Bulandegi bidea eta Adunara aldera doan errepidea itxiko dituzte hainbat orduz

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.