Eguraldi bikainarekin abiatu dira 'Pausoka, adinak ez du inporta' ekimeneko kideak. Bi aldiz egingo dute ekimena hilabetean zehar, eta eguraldi bikainarekin egokitu zaie lehena.
Joxe Arregi plazan, elkartu, taldeko argazkia atera, eta irribarretsu ekin diote bideari guztiek ere. Asteasuko bidegorrian barrena ibiltzen dira pasieran, gorputza mugitzen duten bitartean kontu batzuk esanez. Ibilaldia amaitutakoan, hamaiketakoa egingo dute, indarrak berritzeko.
Ekainaren 16an elkartuko dira berriz ere