Joan zen astean Iriarte etxean egin zuten Plaza Etxeberri etxearen inguruko pintxo tertulia. Herribizigunek bideratuta, gai beraren inguruan egin duten hirugarren bilera izan da.
Plaza Etxeberri eraikina Zizurkilgo Udalak erosi zuen eta etorkizunean eraikin horri eman behar zaion erabileraren inguruko bilerak dira. Herritarren ideiak eta nahiak biltzen dituzte bertan. Pixkanaka, ari dira ideiak zehazten. Datorren bilera eraikinean bertan egiteko proposamenarekin amaitu zen abenduaren 30eko pintxo tertulia.