Olentzeroren bisita jaso zuten zizurkildarrek

Abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingi gerturatu ziren Zizurkilera. Eguerdian herrigunean izan ziren, bertako haur eta helduak agurtzen. Arratsaldean, Pedro Mari Otaño ikastetxeko pilotalekuan izan ziren.

Taldeka gerturatu ziren haurrak bertara, segurtasun neurriak betez. Eguberrien inguruko ipuina adi-adin entzun eta Olentzero eta Mari Domingirekin argazkiak ateratzeko aukera izan zuten. Baita azken orduko eskarien gutunak postontzian uztekoa ere

Aurtengoa oso ezberdina izan bada ere, etxeko txikiek gustora hartu zuten Olentzero agurtzeko aukera izatea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.