Unai Mendizabal bertsolari zizurkildarrak abestuko du finaleko saioan, Amaia Iturriotz, Erika Lagoma, Iñigo Izagirre, Izarne Zelaia eta Jon Martinekin batera. Maddi Labaka arituko da aurkezle lanetan.
Azaroaren 1ean zute jokatzekoa final handia, baina egoerak ez zuen lagundu, eta atzeratu beharra izan zuten. Azkenik, abenduaren 27rako egin dute deialdi berria. 17:30etan hasiko da txapelketa, Asteasuko Usarrabi pilotalekuan.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Asteasuko Patxine eta Iturriondo tabernetan, Zizurkilgo Iriarte jatetxean eta Villabonako Amasa okindegian. 629 834 710 telefono zenbakira deitu edo whatsappa idatziz ere egin daiteke erreserba eta kasu horretan, bizum bidez egin beharko da ordainketa. 5 eurokoak dira sarrerak. Finalaren egunean bertan ere txarteldegia zabalik izango da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 17:00etan zabalduko dituzte pilotalekuko ateak, eta ekitaldia segurtasun neurri guztiak zainduz egingo dute.