Jon Irazu laugarren, Aizkolari Txapelketa Nagusian

Atzo eguerdian jokatu zuten Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala, Bilboko Bilbao Arenan. Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi Txikia IV.a eta Eneko Otaño izango zituen arerio Irazuk, eta lan txukuna egin ondoren, laugarren postuan sailkatzea lortu zuen zizurkildarrak. Iker Vicente izan zen txapelketako garaile; 38 minutu eta 48 segundutan amaitu zituen lanak. Lau kana-erdiko (54 ontzako enborra), 60 ontzako eta oinbiko (72 ontzakoa) ebaki behar izan zituzten sei aizkolariek.

Mikel Larrañaga sailkatu zen bigarren eta Eneko Otañok osatu zuen podiuma. Laugarren postuan amaitu zituen bere lanak Jon Irazuk, lan ona egin ondoren. Atzetik izan zituen, urrenez urren, Julen Alberdi Txikia IV. eta Aitzol Atutxa. Lerrootatik, zorionak Jon!

Azaroa amaierarako aurreikusita zegoen finala atzeratu egin zuten pandemiaren eraginez eta data berria finkatzeko garaian, abenduaren 13aren aldeko apustua egin zuten.

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia da igandean amaituko dena eta lehen aldiz, aizkolariek egin dituzte antolakuntza lan nagusiak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.