Zizurkilgo Udalak ostalarientzako dirulaguntza lerroa zabaldu du

Covid-19aren bilakaerak eragindako galerak arintzeko udal dirulaguntzak emateko urjentziazko deialdiaren oinarriak onartu ziren azaroaren 26an, Alkatearen dekretu bidez.

Eskerak aurkezteko epea 10 egunekoa izango da. Herriko ostalariekin bilera ezberdinak egin izan ditu Udalak azken asteotan eta aurrerantzean ere harreman zuzena mantenduko dute.  Datozen egunotan Alkateak ostalariei banatuko dizkie eskaera orria eta zinpeko adierazpena, euren eskaerak egin ahal izan ditzaten.

Dirulaguntza deialdi honen xedea Covid-19ari aurre egi te ko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren Zizurkilgo udalerriko ostalaritzako establezimenduen jarduera ekonomikoa berrabiarazten laguntzea da.

3. Dirulagun tzak. Erabateko Etetea ematen bada, dirulaguntzaren zenbatekoa 600 €-koa izango da etendura-hilabete bakoitzeko. Etete partziala ematen bada, dirulaguntza hilabete bakoitzeko 300 €-koa izango da. Onuradun bakoitzeko gehieneko diru-laguntza 1.500,00 €- koa izango da guztira. Dirulaguntzak deialdi honetarako aurrekontua amaitu arte emango dira.

Onuradunek betekizun hau ek bete beharko dituzte, 2020ko azaroaren 7an:

a) EAEn erroldatuta egotea.

b) Enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala Zizurkilen egotea, eta lantokia ere Zizurkilen kokatzea.

c) Alta emanda egon beharko du EJZn eta Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian.

d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Seguran tza rekikoak egunean izan behar dituzte.

e) Zizurkilgo Udalarekin inolako zorrik ez izatea.

 

Informazio osoa, lotura honetan:

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.