Beatriz Unzue eta Iker Urruzolaren lehen balorazioa, baheketa amaitu berritan

Atzo arratsaldean eta gaur goizean zehar egin dituzte PCR probak Villabonako Behar Zana pilotalekuan. Amasa-Villabona eta Zizurkilgo 13 eta 40 urte arteko herritarrak zeuden deituta, guztira 2800 pertsona. Baheketa amaituta, deituta zeudenen %41 inguru gerturatu dela jakinarazi dute, guztira ia 1200 pertsona. Parte hartu dutenei eskerrak emanez hasi dute agerraldia bi alkateek.

Baheketa adin guztietako herritarrei zabaltzeko eskaera ere luzatu diote Osakidetzari eta Osasun Sailari.

Medios

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.