Aldaketak, Zizurkilgo ikastaro eta jardueretan

Azaroaren 6ko Dekretuaren ondorioz, Zizurkilgo ikastaro eta jardueretan hainbat aldaketa izan dira. Zenbait jarduera bertan behera geratu dira eta beste hainbatetan neurri berrietara egokitzeko moldaketak egin dituzte. Neurriak eta egoerak aldaketu ahala joango dira iakstaro eta jarduerak moldatzen.  Jarraian, informazio osoa:

 

- BERTAN BEHERA geratu dira hurrengo ikastaro eta jarduerak:

* Eskola kirola.

* Kirol eskolak (Danena Futbol, Danena Txirrindularitza, Ziotza Pilota Eskola).

* Intxaur pilotalekuko erreserbak.

* Bukalai dantza eskola.

* Gaztetxoei zuzenduriko dantza moderno ikastaroa.

 

- 6 PERTSONAKO TALDETAN banatuta eskainiko dira hurrengo ikastaroak:

* Forman jar zaitez.

* Zumba.

* Pilates.

* Yoga.

* Emakume pilotari.

* Helduei zuzenduriko gimnasia.

* Helduen yoga.

 

- %40ko AFOROAREKIN antolatuko dira honako ikastaro hauek:

* Patchwork.

* Emakume zirkuloa.

* Eskulanak.

* Umeen antzerkia.

* Sabel dantza.

* Dancehall.

* Gaztezulo.

 

- LOATZO MUSIKA ESKOLAK bere ohiko jardunarekin jarraituko du.



Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.