Euskaraldiaren inguruko azalpenak, gaur Plazida Otañon

Euskaraldiaren inguruko formazio-saioa eskainiko dute gaur, azaroak 10, Galtzaundi euskara elkarteko kideek. Ekimenaren hasierarako astebete pasatxo falta den honetan, Ahobizi eta Belarriprest izateak zer suposatzen duen ikasteko aukera paregabea eskainiko du saioak. 19:00etan hasiko da ikastaro laburra, Plazida Otaño liburutegiko ikasgelan. Bestalde, gogoan izan zabalik dagoela Euskaraldian izena emateko aukera; internet bidez, HEMEN klik eginez, edo Zizurkilgo Udal Bulegoetara gerturatuta.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.