Eusko Jaurlaritzaren neurri berriak

Iñigo Urkullu lehendakariak neurri berriak iragarri zituen atzo arratsaldean. Bihar, azaroak 7, sartuko dira indarrean neurriok eta hamabost egun barru berraztertuko dituzte neurriok, egoeraren arabera. Besteak beste, ostalaritzaren itxiera eta gaueko 22:00etatik 06:00etara zirkulazio askatasunaren mugatzea iragarri zituen. Eragin zuzena jasango duten sektoreentzako diru-laguntzak aztertuko dituztela ere jakinarazi zuen lehendakariak.

Jarraian, Urkullu lehendakariak atzo iragarri eta bihar indarrean sartuko diren neurrien laburpena. Dekretua irakurtzeko, egin klik HEMEN

  • Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.
  • Jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea. Merkataritza-establezimendu guztiei eragingo die neurri honek beraz, denda guztiak itxi beharko dituzte 21:00etarako; farmazia eta gasolindegiak izan ezik.
  • Kultu jardueretan aforoa %35-ekoa izango da.
  • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxi egingo dira. Kanpoan geratzen dira hoteletako eta beste ostatu batzuetako jantokiak, egoiliarrei zerbitzua emateko. Jatorduak prestatu eta etxez etxe zerbitzatu ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. (Gasolindegietan, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola-jantokietan, lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu-guneetan sartzen diren jatetxe-zerbitzuak kanpoan geratzen dira).
  • Kultura-jarduera, -ikuskizun edo -ekitaldi oro gaueko 21:00-k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.
  • Taldeko edozein kirol-jarduera etetea, lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara joatea. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea jarduera fisikoa edo kirola hiri-inguruneetan egiten denean. Ez da baimenduko frontoiko alokairurik.
  • 21:00etarako kirol instalakuntza guztiak itxita egingo dira.
  • Boulder eta rokodromoak: Aforoa %40ra jaitsi behar da. Eremuak markatu beharko dituzte, txandak antolatu, magnesio likidoa erabili, eta musukoarekin aritu beharko dute.
  • Ikastaroak edo programatutako jarduerak gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan egin daitezke; betiere maskararekin egiten badira, gehienez sei laguneko taldeetan eta gehienez %40ko aforoarekin.
  • Gaueko 22:30ak izango dira garraio publikoa lurralde historikotik ateratzeko gehieneko ordutegia. Salbuetsita dago taxia edo gidaria duen ibilgailuaren alokairua.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.