Aurreko urteetan abenduan egin izan bada ere, aurtengo Zizurkilgo Liburuaren Astea azaroan ospatuko dute. Egitarau oparoa dakar gainera; bi literatur tertulia egingo dira eta baita haurrei zuzendutako ipuin-kontaketak ere. Egoerak agindu bezala, segurtasun neurriak betez egingo dira ekitaldi guztiak.
Jarraian duzue egitaraua:
Liburuaren Astea
Azaroak 3, asteartea
Monica Leivarekin gaztelerazko literatur tertulia: “Crónicas de la América profunda”.
18:00, Plazida Otaño liburutegia.
Azaroaren 13tik 20ra
“Aliziaren burutazio miresgarriak”, Galtzagorri taldeak Aliziaren herrialdea sortuko du Atxulondoko Areto Nagusian eta ikastetxeekin batera ipuin-kontaketa saioak antolatuko dira aste osoan zehar.
Azaroak 17, asteartea
Arantxa Urretabizkaiarekin, euskarazko literatur tertulia “Bidean ikasia” liburuaren inguruan.
18:30, Plazida Otaño liburutegia.
Azaroak 18, asteazkena
Ipuin kontaketa Iraitz Lizarragarekin, 3-7 urte bitarteko haurrei zuzendua.
18:00, Plazida Otaño liburutegia.
Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketa
Literaturari lotuta, martxan da Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketa ere. Azaroaren 20an amaituko da lanak aurkezteko epea. Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek har dezakete parte lehiaketa entzutetsuan. Sei urtetik aurrera, bost maila ezberdinetan banatuta antolatu ohi da sariketa, eta dagoeneko ari dira lehen lanak udal bulegoetara iristen. Euskaraz idazteko ohitura sustatzea da sariketaren helburu nagusia, eta XIX. edizioa du aurtengoa. Lehiaketako oinarriak ikusteko, klik egin HEMEN. Epaimahaiak lan guztiak irakurri eta onenak aukeratu ondoren, abenduaren 18an egingo dute sari banaketa ekitaldia.