Kalte txikiak eragin dituzte gaueko haize bolada gogorrek

Zuhaitz eta adarren erorketak izan dira gaueko haizete gogorraren ondorioz. Esaterako, Olentzo aldeko errepidea itxi behar izan dute goizean, bidera zuhaitz handi bat erori delako. Garbiketa lanak amaitu arte, itxita egon da errepidea.

Zenbait herri bidetan ere garbiketa lanak egin behar izan dituzte brigadako langileek eta lorezainek, eroritako zuhaitz eta adarrak kendu eta bideak garbi uzteko. Euskalmetek Zizurkilen duen estazio meteorologikoak goizealdeko 00:50etan neurtu du haize boladarik gogorrena, 109,7 km/h-koa hain zuzen.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.