Zizurkilgo Udalak luzatu egin du merkatari eta ostalarientzako diru-laguntza eskatzeko epea

COVID19aren harira, euren merkataritza eta ostalaritzako guneetan inbertsioak egin dituztenek diru-laguntza eskatu ahal izango dute. Zizurkilgo Udalak luzatu egin du eskaerak egiteko epea, eta zabalik egongo da azaroaren 6ra arte.

 

Diru-laguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko. Koronabirusaren krisiari aurre egiteko herriko merkataritza eta ostalaritza guneetan egindako inbertsio eta ekipamenduak dira diruz lagunduko direnak. 2020ko martxoaren 14tik aurrera egindako jarduerak onartuko dira diru-laguntza deialdian. Halaber, fakturen datak eta bere ordainketak epealdi horren barruan egongo dira.

 

Diruz lagundu ahal izateko, proiektuen onartutako gutxieneko inbertsio-zenbatekoa 50 eurokoa izango da establezimendu bakoitzeko eta zenbateko horretara iristen ez diren eskaerak ez dira diruz lagunduko. Diruz lagundu daitekeen gehieneko gastua, berriz, 1.500 eurokoa izango da establezimendu bakoitzeko.

 

Eskaerak egiteko epea luzatu egin da eta Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, azaroaren 6a baino lehen. Establezimendu bakoitzeko laguntza-eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da.

 

Diru-laguntzaren inguruko informazio gehiago, udal-bulegoetara deituta: 943 69 10 12.

 

Erantsiak deskargatu:

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.