Garbiketa industrialean trebatzeko ikastaroa antolatu du Tolosaldea Garatzenek, lan-aukerak sustatzeko asmoz

Irailaren 28an hasiko da ikastaroa, eta hilabeteko iraupena izango du. 100 ordu izango dira, guztira, sei modulutan banatuta. Ikastaroaren edukia albisteari erantsitako esku-orrian kontsulta dezakezue. Saioak teoriko-praktikoak izango dira, eta astelehenetik ostiralera emango dira, 09:30etik 14:30erako ordutegian, Tolosaldea Garatzenek Apatta-Erreka industrialdean duen Lehiberri zentroan. Lehen eguna irailaren 28a izango da, astelehena, eta urriaren 26ra arte luzatuko da.

45 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroa da, enpresen, komertzioen, hotelen eta apartamentu turistikoen garbiketan prestakuntza emateko. Osasun-krisi egoeran izanik, gainera, arreta berezia jarriko zaie COVID-19 saihesteko prozedura eta protokolo zehatzei.

Tolosaldea Garatzeko Enplegu Sailak jarraipen pertsonalizatua egingo die parte-hartzaileei, lan-aukerak sustatzeko. Batik bat, arreta jarriko zaie prestakuntza maila baxuko eta lan merkatruari begira ahultasun egoeran dauden horiei.

Izena emateko, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi edo 943 65 45 01 telefonora deitu beharko da irailaren 24a baino lehen.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.