Alarma-egoeraren eraginez etenda geratu ostean, berriz sartu da indarrean ibilgailuen 2020. urteko zerga ordaintzeko borondatezko epea.
Uztailaren 15era bitartean egin ahal izango dira ordainketak, udal-bulegoetan edo Zizurkilgo Udalaren kontu-korronteetan transferentzia eginda.