Alarma-egoeraren eraginez itxita egon ostean, ekainaren 1etik aurrera normal lanean hasi da Tolosaldea Garatzen garapen-agentziak Lehiberri zentroan kokatuta duen Enplegu Zentroa.
Lanbiden izen emandako erabiltzaile guztientzako doako zerbitzu bat da Enplegu Zentroa.
Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- Zalantzak argitu, informazioa eta aholkuritza pertsonala.
- Lan eskaintzei buruzko informazioa.
- Lan eskaintzetan eta prestakuntza ekintzetan inskripzioa.
- Korreo elektronikoan prestakuntza eta enpleguarekin zerikusia duten kontsultak.
- Selekzio prozesuen prestakuntza.
Bestalde, Tolosaldea Garatzenek jakinarazi du agentziako gainerako zerbitzuek ere datozen asteotan jarriko dutela martxan arreta presentziala.