Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak deialdia egin du, familia ugariei murrizketa egiteko ondasun higiezinen gaineko zergan.
Zergaren % 50eko hobaria 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da.
Albistearen behealdean dagoen eskaera-orria aurkeztu beharko da, honako dokumentazio honekin batera:
- Nortasun-agiriaren eta indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren fotokopiak
- Titularrak eta onuradunek ohiko bizilekuaz gain inolako higiezinik ez dutela adieraziko duen Foru Ogasunak emandako ziurtagiria
- 2019ko ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiri ordainduaren fotokopia
Informazio gehiago behar izanez gero, udal-bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian eskuratu ahal izango duzue.