GURETZAKO proiektuaren barruan elkartuko dira atzerritik etorri eta Zizurkilen bizi diren emakumeak. Topaketa goizeko 10:30ean izango da, Atxulondo kultur etxean.
Aurrez GURETZAKO proiektua abian izan da Tolosan, Anoetan eta Villabonan ere, eta Villabonako topaketetan Zizurkilgo emakumeek ere parte hartzen zutela ikusita, Zizurkilen ere deialdia egitea erabaki da, Zizurkilen bizi diren emakume etorri berriak gonbidatzeko eta elkar ezagutzera bultzatzeko.
Gosari baten bueltan, hainbat kulturaren uztarketa egiten ahaleginduko gara, bai eta emakume etorri berri horiek izan ditzaketen beharrak argitzen ere.