Aurreko urteetan bezala, aparkaleku-txartelaren tasa 40 eurokoa izango da. Txartela jasotzeko, tasa udal-bulegoetan ordaindu ahal izango da, edo, bestela, Zizurkilgo Udalaren kontu-korronte hauetakoren batean:
Kutxabank |
ES61 2095 5072 61 1060024592 |
Laboral Kutxa |
ES36 3035 0046 79 0460900061 |
La Caixa |
ES41 2100 4982 37 2200017095 |
Rural Kutxa |
ES58 3008 0250 07 2131297620 |
Ordainketa banku bidez eginez gero, ordainagiria aurkeztu beharko da Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A, behea helbideko bulegoetan, txartela jaso ahal izateko.
Txartel berriak 2019ko txartela ordezkatu beharko du, eta ibilgailuan itsatsi beharko da 2020ko urtarrilaren 31 baino lehen. Egun horretarako itsatsi gabe badago, dagokion isuna ezarriko da.