www.herrikrosa.eus atarian eman ahal izango dute izena abenduaren 14an Zizurkilgo Gau Krosa. Ibontxo Gonzalez Memoriala lasterketan parte hartu nahi dutenek. Internetez baino aurrez aurre izena eman nahi bada, bezperan, abenduaren 13an, ostiralean, ere izango da aukera, 19:30etik 21:00etara bitartean, plazan ipiniko den mahaian. Bi kasu horietan izen-ematearen prezioa 3 eurokoa izango da.
Egunean bertan, abenduaren 14an, etortzen direnek, berriz, 19:00etatik 21:00etara arteko tartea izango dute izena emateko; izan ere, 21:00etatik aurrera ez da izen-emate gehiagorik onartuko. Kasu horretan prezioa 5 eurokoa izango da.
Gehienez 250 korrikalari onartuko dira helduen kategorian.