Ana Delia Romero hil berri da Meangueran, El Salvadorren. Henry Ortiz ikastetxeko irakaslea zen (Herriko P.M. Otaño ikastetxearekin senidetua dagoena) eta lotura berezia zuen Euskal Herriarekin. Izan ere, bere ama Meanguerako alkatea izan zen eta lehena izan zen Zizurkil bisitatzen senidetzearen hasierako urteetan. Zizurkilgo Udalak doluminak adierazi nahi dizkie Menaguerako herriari eta Ana Delia Romeroren gertuko eta lagunei. Berak sinesten zuen senidetzearen bidetik jarraituko dugu.