Zerga helbideratuta dutenei, berriz, apirilaren 1ean kobratuko zaie kontutik.
Helbideratu gabe dutenen kasuan, etxean jasoko duten ordainagiria bi modutara ordaindu ahal izango dute: Kutxabank, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa edo Caixabanken transferentzia eginda, edo, bestela, udaletxean edo Zizurkilgo udal-bulegoetan eskura ordainduta.
Goiburuan aipatutako zergabilketa epearen barruan ordainketa egiten ez dutenen kasuan, prozedura exekutiboaren bidez eskatuko da ordainketa egitea, eta premiamenduzko errekargua, berandutza-interesak, eta, bidezko balitz, dagozkion kostuak gehituko dira.