Euskaraldiari lotuta, euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina daukate abian Zizurkilgo merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduek. Hain zuzen, azaroaren 12tik 18ra bitartean, zenbakiak banatzen ari dira saltokietan erosketak euskaraz egiten dituzten bezeroei, bai eta, euskara jakin ez arren, agurrak eta oinarrizko hitz batzuk euskaraz egiteko saiakera egiten duten bezeroei ere.
Zozketaren irabazlea azaroaren 20an emango da jakitera, eta saskia, berriz, azaroaren 23an banatuko da, Euskaraldiaren hasiera-egunarekin bat eginez.
Zizurkilgo Udalak zoriondu egin nahi ditu Zizurkilgo merkatari eta ostalariak, Euskaraldia kanpaina herriratzen egin duten lanarengatik eta uneoro lankidetzarako erakutsi duten jarrerarengatik. Eurak izan dira kanpainaren erakusleiho agerikoenak. Horrez gain, bezeroak animatu nahi ditu euskaraz erosketak egitera. Urratsez urrats eta euskara bizitzako arlo guztietan erabiliz lortuko da normalizazioa iristea.