Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak matrikularen kostuaren % 50era arteko laguntzak emango dizkie UEUren udako ikastaroetan parte hartzen duten zizurkildarrei.
Eskaerarekin batera, UEUk emandako parte-hartze ziurtagiria aurkeztu beharko da, bai eta matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria ere.
Diru-laguntza eskaera aurkeztu ahal izango da Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A behea helbideko bulegoetan.