Gaur, 2018ko maiatzaren 22an, aurkeztu diete Pedro Mari Otaño herri eskolako, Zubimusu ikastolako eta San Millan eskolako ikasleek udal ordezkariei eta teknikariei Eskola Agenda 21en baitan egindako lana. 2017-2018 ikasturtean klima aldaketa landu dute ikasgeletan eta lanketa egin ondoren, zenbait konpromiso hartu eta eskaera batzuk egin dizkiote udalari.
Hurrengo konpromisoak hartu dituzte ikasleek: paper txuri gabeko eguna ospatzea, inguruko azoketan gehiago erostea eta kotxea gutxiago erabiltzea . Udalari egin dizkioten eskaerak berriz, lurzoru naturaletan ez eraikitzea, autobus gehiago eta merkeagoak jartzea eta azoka egun bat jartzea edota maiztasun bat zehaztea (astero, hilean bitan ala behin...).