Zerga udaletxean, udal-bulegoetan edo Kutxabank, Laboral Kutxan, Nafarroako Rural Kutxan eta La Caixa entitate lankideetan ordain daiteke, borondatezko epearen barruan.
Zerga helbideratuta dutenei, berriz, 2018ko apirilaren 5ean pasatuko zaizkie kontutik helbideratutako ordainagiriak.
Aipatutako zerga-bilketa borondatezko epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badira, prozedura exekutiboaren bitartez eskatuko dira, eta premiamenduzko errekargua, berandutza-interesak eta, bidezko balitz, sor daitezkeen kostuak gehituko dira.