San Millan elizari itsatsita dagoen Zizurkilgo altxorretako bat da zimiterioa moduan ezagutzen dena. Izenak dioen bezala duela zenbait mende bertan sartzen zituzten herrian hildakoak baina azken hamarkadetan pilotarako jolasleku izan da, 80ko hamarkadaren amaieran frontoi handia egin arte, jolasleku nagusia gainera. "Gaur egun oraindik erabilera handia duen gunea da eta ikusten genuen ez zegoela egoera onenean, zulo batzuk zituen, pìntura erortzen ari zen, txapa ere ez zegoen egoera onenean... " azaldu du Joxe Mari Luengo alkateak.
Pintatu eta konpondu
Hori dela ta urtarrilaren amaieran herriko langileek gunea konpondu eta pintatu dute, "zuloak masarekin estali, txapa txukun jarri eta frontoia eta inguruko pareta pintatu dute", azaldu du Luengok. Berriz ere irekita dago haur, gaztetxo eta ez hain gazteen erabilerako.