Eguberriak direla eta Tolosaldeko Mankomunitatetik hondakinen atez atezko bilketan egingo diren aldaketen berri eman nahi dizuegu.
Hauek dira aldaketak:
- Abenduaren 24an eta 31n ez da organikoaren bilketarik egingo
- Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean gaueko 22:00etan jasoko da organikoa
Abenduaren 24an eta 31n ez da gauean kuborik atera behar.
Eguberrietan ere jarraitu hondakinak gaika sailkatzen!!!