Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela gogoratuz, bezperan, azaroaren 24an, bi ekintza antolatu dira: elkarretaratzea eta VOLAR filmaren emanaldia.
Kontzentrazioa arratsaldeko 19:00etan izango da, Joxe Arregi plazan. Ondoren, 19:15ean, VOLAR pelikula ikusi ahal izango da, Plazida Otaño liburutegiko gela balioanitzean. VOLAR filma Bertha Gaztelumendik zuzendua da, eta indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu.