19:00etan hasiko da, Plazida Otaño liburutegiko Areto Balioanitzean, eta bertan elkartuko dira herriko talde, eragile eta norbanakoak, herriko jaietan berdintasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak adostu nahian.
Farapi elkarteak dinamizaturik, lau saioz osatutako prozesua izan da, eta bertatik aterako da Jaietako Protokoloa, 2017ko Zizurkilgo jaietarako martxan jarri ahal izateko.