Maiatzaren 14an izango da aurtengo Herri Urrats, urtero bezala Senpereko aintziraren bueltan.
Hara joateko, autobusa antolatu du Galtzaundi euskara elkarteak, eta, aurreko aldietan bezala, autobusa Zizurkilen hartzeko aukera izango da. 9:55ean aterako da Zizurkildik, Oria paper-fabrikaren aurreko autobus-geltokitik. Itzulerarako, berriz, autobusa 19:00etan abiatuko da Senperetik.
10 euroko prezioa izango du autobusak, eta 8 euro ordaindu beharko dute Atarikide direnek.
Autobuserako txartela eskuratu nahi izanez gero, Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A, behea helbideko bulegoetan erosi ahal izango duzue.