Maiatzaren 30era arteko epea egongo da udalekuetan izena emateko.
2019an, ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean jardungo dute umeek jarduerak egiten, goizeko 9:30etik 13:30era bitartean, urtero bezala Pedro Mari Otaño ikastetxean.
2007-2015 urteen artean jaiotako haurrek eman ahal izango dute izena. Horretarako, albiste honen behealdean ageri diren esku-orria eta inkesta eraman beharko dituzte beteta, Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A behea helbideko bulegoetara.
Azken urteetan bezala, lehenengo seme-alabaren kuota 80 eurokoa izango da, eta bigarrenarena 40 eurokoa.
Zizurkilen erroldatutako ume guztiak onartuko dira, epe barruan izena emanez gero.